12.13.07
Atala(k): Kultura: Musika, software askea, linux, KDE 2007 Abendua 13 @ 21:59 Egilea xa2
Musika gustatzen zaizu?
Ba hemen daukazu musikaz gozatzeko euskaraz dagoen aplikazio bikain bat: Amarok.
Amarok. unix-en oinarrituta dauden sistema eragileetan erabili daiteken aplikazio bat da, banaketa gehienetan agertzen dena. Hau erabiltzeko hobe da KDE mahaigain softwarea instalatuta edukitzea, baina beste bat badaukazu (gnome, windowmaker, …) ez kezkatu, kde core liburutegiak instalatzea baino ez da behar (instalatzeko deb edo rpm paketeak erabiltzen badituzu instalatzeko erabiltzen duzun aplikazioak esango dizu zeintzuk behar dituzun.
Oso interface erraza dauka eta script-ak eta gai desberdinak onartzen ditu.
Baina bueno, ikustea hobeto:
Irudi honetan ikuspegi arrunta daukazue, entzuten ari zarena, abestien zerrenda, iradokitutako abestiak … Eta irudiaren gainean hitzak ikusi edo entzuten ari zarenaren inguruko informazioa lortzeko aukera (artista jartzen duen horretan)

Beste irudi honetan artista eta entzuten ari zaren abestiaren inguruko informazioa eskaintzen du, hor sakatzen duzunean (eta ikonoetan sakatzen duzunaren arabera) wikipediako informazioa agertuko da. Gainera, lehio hori nabigatzaile bat da, hau da, agertzen diren loturetatik nabigatzeko aukera daukazu.
Artistaren inguruko informazioa lortzeko
Diskarena
Abestiari buruzkoa
Eta beste hau erabiliko duzun wikipediaren hizkuntza zehazteko (menuan euskara agertzen ez den arren, eu idatzita aukeratzen da)

Honek bere alde ona eta bere alde txarra dauka, lan egiten dudan bitartean musika ipintzen dudan bakoitzean, nabigatzen ibiltzen naiz, eta noski, lana ez da bera bakarrik egiten…
Bueno, eta oraingoz nahiko, katua etxera eta umeak ohera sartun bidotez (edo alderantziz da?)
Lotura iraunkorra
11.30.07
Atala(k): filosofia, software askea 2007 Azaroa 30 @ 1:15 Egilea xa2
Beste gauza askoren artean, polemista bat ere banaiz. Eztabaidatzea asko atsegin dut, antzua denean ere (nere burua beste gauza batzutan engainatzen dut). Eta zakuan zer den ikusteko, ahurtara bat aski:
Filosofiaz, software askearen aldekoa naiz. Ez dut uste ideiak, arazoak ebazteko metodoak, eta horrelako gauzak patentatzeko eskubidea dagoenik, eta hortaz bizi nahi dutenek beste negozio eredu batzuk topatu beharko dituzte. Baina, beste alde batetik, ideia berriak, arazoak ebazteko metodoak eta horrelako gauzak asmatzen dituztenak ere euren lanaz bizi beharko dira era duin baten, eta benetan gauza biak zelan uztartu, kasu batzuetan behintzat, ez daukat bat ere garbi. Adibidez, zein izan behar da eleberriak idazten dituen baten negozio eredua liburu hori edozeinek eta dohainik interneten irakurri badezake? Edo jokoak sortzen dituen batena edonork kopiatu baditzake (hemen gehienetan ez dago zerbitzu gehigarrietatik bizitzea)?
Baina bizi, bizi garen munduan bizi gara.
Eta mundu honetan gehien erabiltzen den sistema eragilea windows da.
Erabiltzaile gehienek ez dakite software askea zer den (nahiz eta batzuk entzun duten).
Oraindik ere, gehien erabiltzen den nabigatzailea internet explorera da (nahiz eta firefox-en erabilera nabarmen igo den).
Gehien erabiltzen diren bulego aplikazioak ez dira askeak (microsoft office, kontabilidadeko softwarea, ERPak, posta elektronikoa …)
Joko gehienak ez dira askeak (zenbat “linuxero” ezagutzen duzue windows jokoetarako dituztenak?).
Hasteko…
Eta euskarari dagokionez…
Gehienak askeak ez direnez gutxitan euskaratzen dira eta euskaratzen direnean ere garesti irtetzen zaigu (eta ez eurotan bakarrik).
Eta askeak direnen kasuan gutxi dira garaian euskaratzen direnak (firefox adibidez, mila esker librezalekoei) eta asko erdizka edo kalidade gutxikin euskaratutakoak. Lidergoa falta zela pentsatzen nuen, baina gaur eztabaida baten ondoren (biba eztabaidak!!) hitz egokia topatu didate (ez dut nik topatu): koordinazioa. Hori da falta dena.
Bueno, eta erakunde publikoak denon dirua ganora gehiagogaz gastatzea bebai noski, baina hori denon errua ere bada: guk aukeratu ditugu.
Bukatzeko:
Estrategiak berriz aztertu, triunfalismoak baztertu eta burua lurrean eta bihotza utopiara begira ditugula aurrera!
Lotura iraunkorra
Atala(k): filosofia 2007 Azaroa 30 @ 0:37 Egilea xa2
Ez noa oraingoan blog hau benetan bizirik mantenduko dudala esatera. Alperrik. Hasi naizen denetan asmoa hori izan da, eta usteak bezain ustela izan da orain arte.
Beraz, ez noa ezer agintzera. Baina bai behintzat oraingoan garbiago daukadala.
Titulua bera ez zait asko gustatzen, banituen beste hamaika edo, baina denak hau bezain txarrak.
Honekin behintzat bat nator, baina ez pentsa titulu hori emateak egiten eta esaten ditudan gauzekiko erantzukizuna gizaki denen artean erabiltzeko asmoa daukadanik, anka sartzea gizakion kualidade bat bada ere, anka sartzea derrigorrezkoa eta zeozer egiten delaren seinalea dela baderitzot ere, anka sartzeak zuzentzen ez badira alperrikakoak direla ere badakit.
Xakean partidak galduta ikasten bada ere, jokuaren helburua irabaztea da.
Lotura iraunkorra